BUSCAR

preferentearen kronika

2018/05/14 - preferentearen kronika

Futbola. Denboraldiko azken neurketa jokatu zuen Mundarrok larunbatan Mariñon aurka Irunen. Partiduak ez
zuen ezer berezirik jokoan, baina Astigarragako taldeak hasieratik azaldu zuen irabazteko nahia
nahiz eta hasierako 15 minututan kostatu zitzaion lekuak ondo hartzea. Hortik aurrera taldea
partiduan nagusitu zen eta jokaldi politak burutu zituen, batez ere hegaletatik iritsiz. 
2. zatiaren hasieran partiduak berdin jarraitu zuen, moreek baloia zuten eta aurkako porteria ingurura
iristen ziren ondo konbinatuz. Horren ondorioz Ivanen pase oso on batek Guti atezainaren aurrean
bakarrik utzi eta honek ez zuen huts egin taldea aurretik jartzeko. Gol honek espazioak suposatu
zizkion Mundarrori, pare bat aukera garbi eta balio gabeko gol bat sortu zituzten. Hala ere, lau
minutun faltan aldaratze txar batek etxekoen berdinketa ekarri zuen.
Hamaikakoa: Garin, Sola, Nogales, Miranda, Joxe Mari, Gartzi, Ion(Oier), Ivan, Guti, Aicua(Igor),
Marcos(Iraitz)

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi