BUSCAR

preferentearen kronika

2018/05/09 - preferentearen kronika

Futbola. Larunbatan Mundarrok etxeko azken partidua izan zuen Martutene taldearen aurka. Partidu orekatua izan zen
hasieratik, kanpotarrek aukera garbia izan zuten nahiko hasieran moreek akats larri bat gauzatu ondoren, hala ere, ez
zuten asmatzen jakin izan. Gutxinaka etxekoak nagusitzen joan ziren, defentsan hobeto kokatu ziren eta erasoan baloia
ondo mugitu zuten aurkako porteriara gerturatuz. 1. zatiko azken jokaldian aurreratu ziren etxekoak Grandek buruz
errematatu ondoren korner bat.
2. zatian etxekoek behera egin zuten, kanpotarrak hobeto ibili ziren nahiz eta ez zituzten aukera garbiak sortu. Zati
honen erdialdean Martutenek berdinketa lortu zuen penaltiz. Hemendik aurrera ez zen azpimarratzeko gauzik gertatu
partiduan.
Aste hontan amaiera emango dio denboraldiari Mundarrok Irunen.
Hamaikakoa: Miguel M. (Garin), Gorka, Nogales, Manu, Arzallus (Miguel G.), Grande, Ivan (Txomin), Gartzi, Guti (Igor),
Xabat (Simon), Marcos

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi