BUSCAR

preferentearen kronika

2018/03/13 - preferentearen kronika

Futbola. Azken bi garaipenen ondoren ezin izan zuen ezer positiborik ekarri talde astigartarrak Billabonatik.
Lehen hamar minutuak berdinduak izan ziren, zelaira egokitzeko balio izan zuten. Hortik aurrera
Astigarragakoak nagusi izaten hasi ziren zelaian, etxekoen zelaian jokatu zen denbora hortan.
Horren ondorioz Gaztek moreak aurreratu zituen markagailuan Beñaten pase bat aprobetxatuz.
Golaren ondoren taldeak berdin jarraitu zuen nahiz eta hortik gutxira etxekoek berdinketaren gola
egin zuten despeje txar baten ondoren atsedena iristeko gutxi falta zenean.
2. zatia ildo beretik hasi zen, Mundarro zelaian ondo mantendu zen eta gerturatze batzuk izan zituen
aurkako porteriara. Gutxinaka beharrezkoak ez ziren faltak egiten hasi eta etxekoak erosoago
sentitzen hasi ziren. Erosotasun hortan etxekoek emaitza irauli zuten jokaldi berean gauzatutako 3.
jaurtiketaren ondoren. Berdinketaren golaren bila joan ziren kanpotarrak, aukera eta gerturatzeak
izan zituen ere, baina ez zuten nahi zuten saria lortzerik lortu.
Hamaikakoa: Monedero, Joxe Mari, Gorka, Manu, Arzallus(Koldo), Grande, Txomin(Guti),
Gartzi(Ivan), Gazte(Simon), Beñat, Mendi(Igor)

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi