BUSCAR

preferentearen kronika

2018/03/08 - preferentearen kronika

Futbola. Larunbatan Eas 08 talde donostiarraren bisita jaso zuen Zarkumendegin Mundarrok aurreko asteko
garaipenaren ondoren. Partidua zaila izango zela aurre ikusten zen aurkariak sailkapenean
okupatzen duen laugarren postuagatik. Azkar ikusi zen aurkariaren maila, baloiaren jabetza  hartu
eta posizionamendu hobeakin zelairatu ziren zelaira. Ordu erdi inguruan aurreratu ziren kanpotarrak,
emaitza horrekin iritsi zen atsedena.
Bigarren zatiak beste itxura bat hartu zuen, etxekoek lehen zatiko akats batzuk zuzendu eta
burututako aldaketek aurpegia aldatu zioten taldeari eta partiduaren inertziari. Moreek seriotasun
defentsiboari erasoko joko eraginkorragoa gehitu zioten. Bigarren zatiko 25. minutu inguruan baloia
alde batetik bestera eramandako jokaldi on batetan, Simonen erdiraketa itxi bat sarera sartu zen
errematatzailerik aurkitu ez ondoren. 10 minutu faltan, Beņatek Igorren pase bat aprobetxatu zuen
partidua iraultzeko. Denbora gehigarrian Mundarrok partidua erabakitzeko aukera ezin hobeagoa
huts egin eta hurrengo jokaldian penaltia burutu zuten kanpotarrei aukera paregabea sortuz
berdinketa lor zezaten, hala ere, astebete lehenago bezala moreen atezainak penaltia gelditu eta 3
puntuak ziurtatu zituen Astigarragako taldearentzat.
Hamaikakoa: Monedero, Joxe Mari, Gorka, Manu, Koldo, Gartzi, Mateos(Beņat), Ivan(Joseba),
Igor(Miguel), Guti(Txomin), Simon(Mendi)

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi