BUSCAR

preferentearen kronika

2018/02/06 - preferentearen kronika

Futbola. Liderra nagusi
Larunbat hotz eta euritsua jokatzea tokatu zitzaion Mundarrori Zubietan liderraren aurka. Deusto
igotzeko borroka horretan talde astigartarra baino nahiko hobeto zelairatu zen, azkar antzeman zen
hori markagailuan, 10. minuturako bi gol sartuak zituzten moreen akatsak baliatuz. Hortik aurrera
etxekoek kontrol lana burutu zuten nahiz eta gutxinaka Mundarrok aurrerapausu bat eman zuen bere
hasierako itxura aldatuz atsedena bitarte, tarte hontan korner eta hegaleko faltak probokatu zituen,
hauetako batetan diferentzia gutxitzeko aukera paregabea izan zuen baina ezin izan zuten asmatu.
2. zatia paretsu hasi zen, inork ez zuen gehiegi arriskatu nahi izan, etxekoek ez zuten partidua
arriskuan jarri nahi eta kanpokoek partiduan iraun nahi izan zuten ahalik eta denbora gehien.
Kanpotarren nahia hirugarren golarekin batera zapuztu zen, hortik aurrera taldeak behera egin zuen
mentalki eta amaiera bitarte bihotzakin jokatu zuen gehio buruarekin baino. Bukatu bitarte laugarren
bat jaso zuten ere.
Hamaikakoa: Garin, Joxe Mari(Nogales), Gorka, Hisham, Arzallus(Miguel), Joseba, Ivan(Mateos),
Gartzi, Garziandia(Simon), Grande, Guti

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi