BUSCAR

preferentearen kronika

2018/01/30 - preferentearen kronika

Futbola. Amaiera eroa
Sailkapenean goiko postuetan dagoen Oriokoren bisita izan zuen Mundarrok aurreko larunbatan
Zarkumendegin. Partiduaren lehen 30 minutuak erritmo bizikoak izan ziren bi taldeek erritmo oso
altua ezarriz partiduari, zaletuarentzat ikusteko erakargarria eginez. Ordu erdia bete zenean partidua
aldatu zuen jokaldia etorri zen, epaileak kanpotarren jokalari bat egotzi zuen txartel gorri zuzena
erakutsi ondoren. Etxeko taldeari mesede egin ordez kalte egin zion egoera honek, urduritasuna
azaldu zen taldean partidua irabazteko derrigortasuna sentituz, egoera hori ondo aprobetxatu zuten
oriotarrek atsedena baino lehen markagailuan aurretik jartzeko atzean eginiko akats bat baliatuz.
2. zatian etxeko taldeak ez zuen lortu erritmo jarraia ezartzea partiduari ezta aurkariari lekuz kanpo
irtetzea nahiz eta bat gehiagorekin egon. Partiduak horrela jarraitu zuen hamar minutu falta arte, ia
jarraian eman ziren bi jokalditan etxekoek emaitza irauli zuten aurretik jarriz. Hortik gutxira
kanpotarrek beste jokalari bat galdu zuten, hala ere, denbora gehigarria iritsi aurretik berdinketa lortu
zuten korner zuzen batetan. Arauzko denbora beteta zegoela etxekoek aurreratzea lortu zuten berriz
ere, baita aurkariak berdintzea ere segituan.
Hamaikakoa: Garin, Miguel, Gorka, Hisham(Rubio), Manu(Arza) , Joseba, Ivan(Iker), Gartzi, Igor,
Garziandia(Guti), Simon(Mateos)

futbola

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Petritegi